2008/12/04

SORTZAILEA ETA SORKARIAK



Agustinentzat Jainkoa Egia eta Bizitza da. Egiaren Iturria eta Bizitzaren emailea. Gauza guztien sortzailea. Amodioz eta Ontasunez kreatu du mundua eta kreatu gaitu. Perfekzio guztien jabea dugu: Ahalguztiduna eta Eternoa. Gure Aita denez gurekiko harreman pertsonalak ditu: gure salbatzailea da eta. Jainkoari eman diezaiokegun izenik egokiena honako hau litzateke: “ Ego sum qui sum” ( Ni naiz naizena) . Benetako zerizana, aldaezina den Izaki gorena eta bakarra.

Aldiz, berak kreaturiko sorkariak aldakorrak direnez, ez dute tinkotasunik ez eta iraupenik ere. Heriotzara zuzenduta daude ezegonkorrak direlako. Ezerezatik sortuak, daukaten izatea Jainkoarengandik daukatelako , ezereza besterik ez dira . Aldatu eta usteldu egiten dira, ez perfektoak direlako . ( Gogoratu Platonen mundu sentikorreko objektuen ezaugarriak)

Umore Beltza:

Un jorobado que escuchaba a un cura le esperó a la salida de la iglesia y le dijo: -Usted pretende que Dios nos crea con Amor y Bondad,¡ pero mire como me hizo a mí !

El cura lo examinó un instante y le contestó: -Pero, amigo mío, ¿de qué se queja? Está muy bien hecho para ser un jorobado.

("El circulo de los mentirosos" izeneko liburutik hartua eta egokitua)




No hay comentarios: