2008/12/04

ZORIONTASUNA ETA JAINKOA


Zoriontsu izatea da gizaki guztien azken helburua eta hori lortzeko gizaki bakoitzak egin behar duena zera da: Goreneko Jainkoarengana itzuli eta maitatu. Gizaki orok desiratzen du zoriontasuna, baina guztiek ez dute lortzen, ez dakitelako non datzan, bidea galtzen dutelako, hau da, jakintsuak ez direlako. Horregatik ezagutza da zorionaren baldintza.

“ La vida feliz es gozo de la verdad, es decir, es gozar de Ti, Dios, que eres la Verdad”. ( Conf., X , 23)

Bakarrik Jainkoa ezagutzen duena izan daiteke zoriontsu. Jainkoarengan aurkitzen da benetako zoriontasuna, inoiz agortzen ez dena, betierekoa dena. Agustinek ez ditu sekula banatzen jakituria eta zoriontasuna. Jakintsua dena zoriontsua da.
Jainkoarengan dago, Agustinen eritziz, gizakiaren helburua eta bakea. “ Zuretzat egin gintuzun , Jauna, eta gure bihotza kezkaturik dago zugan atseden hartu arte” ( Aitorkizunak). Giza existentzia, bada, munduan zehar Jainkoarengana heltzeko ahalegina eta burruka da. Jainkoa da gizakiaren kreatzailea eta beronen azken helburua; gizakia Jainkoarengandik dator eta Jainkoarengana doa. “ Facisti nos ad Te”


“Por tanto, vida, la que es digna de ser llamada por este nombre, no es mas que la feliz. Y no será feliz si no es eterna. Esto, esto es lo que todos quieren, esto es lo que todos queremos: la verdad y la vida; mas, ¿ por donde ir a la posesión de tan gran felicidad? Trazarónse los filósofos caminos sin camino; unos dijeron: “Por aquí”. Otros : “¡Por ahí no, sino por allí!”. El camino fue para ellos una incognita, porque Dios resiste a los soberbios, y aun para nosotros lo fuera de no haber venido el camino a nosotros. Por eso dice el Señor: Yo soy el Camino .¡ Viajero desazonado! Tu no quieres venir al Camino y el Camino vino a tí ¿ No buscabas por donde ir? Yo soy el Camino. Buscabas a donde ir : Yo soy la verdad y la vida. Si vas a él por él no has de perderte. He ahí la doctrina de los cristianos, no digo comparable, sino incomparablemente superior a las doctrinas de estos filósofos” ( Sermón 150, 10)

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Agustinen iritziz,zoriontasuna Jainkoaren aurkikuntzan datza.Nire ustez,kristauak ez diren pertsonak ere zoriontsuak izan daitezke.Izan ere,gaur egun,zoriontsu eginten gaituena ondasun materialak dira, gehien bat.

Anónimo dijo...

nik ez nago ados zurekin, ondasun ez-materialak ere zoriontasuna ematen dizkigutelako, niri behintzat bai.

Anónimo dijo...

Zoritxarrez garazik dioena egia da,
jainkoarengan sinistu ez arren, zoriontsu izan ahal zara, baina ondasun materialak ez dute zoriontasunik ematen baizik eta eguneroko bizitza maite dituzun pertsonekin, etab.

Anónimo dijo...

Nire ustez,ondasun materialak eta ez-materialak ematen digute zoriontasuna, oso garrantzitsua delako maite dituzun pertsonekin egotea zoriontsu izateko, baina baita ohitu gara gauza materialen menpe bizitzera ere.