2010/12/01

SINESTU ULERTU AHAL IZATEKO?


.“ Ez da gauza bera begia edukitzea eta begiratzea, ez eta begiratzea eta ikustea ere. Beraz arimak hiru gauza behar ditu: begiak eduki, begiratu eta ikusi. Begi osasuntsuak edozein gorputzezko orbanatik garbituriko adimena dira, hots, gauza ustelkorren irrikatik urruna eta garbia. Eta garbitasun eta askatasun hauek fedearen bitartez lortzen dira” ( Solil, I, 6)

Fedeak arimaren begiak garbitu egiten ditu. Federik gabe arimaren ikusmena itsusia da. Ikusi ahal izateko ez da nahiko begiak edukitzea. Horretaz aparte, begiradaren norabideak zuzena izan behar du. Fedeak zuzentasuna ematen dio begiradari benetako errealitatea ikus dezan.

"Sinestu Jainkoaren hitza ulertu ahal izateko”. Lehenego fedea eta gero arrazoimena. Agustinen Kristau ikuspuntutik arrazoimenaren eskasiak eta gabeziak fedeak gainditzen ditu.

Nahiz eta fededunak ez izan, esan genezake fedeak edo sinesmenak aparteko garrantzia daukala gure eguneroko bizitzan . Askotan fedeak edo sinesmenak gure jokaerak bideratzen edo zuzentzen ditu. Sarritan sinesten dugunaren arabera jokatzen dugu . Giza izaera sineslea omen da. Zergatik?

41 comentarios:

Lierni Goitia 2.C dijo...

Iratxe maitea:
Fdedeari buruz hausnartu ondoren, askotan konturatu ez baina gure bizitzan garrantzia eduki baduela ohartu naiz.Horregatik, arrazoi batzuen bitartez, fedeak duen papera azaltzen saiatuko naiz.
Mota askotako gauzetan sinets dezakegu, baina argi dagoena fedea gauza erlijiosoei lotuta ikustera ahotuta gaudela da.Baina, ez du beti horrela izan beharrik.Gure sinesmenak ahalmenezko ekintzak dira, zerbaitengansinisten badugu, adibidez, azterketa bat gainditzean, ikasi egingo dugu.Beraz, gure ekintzak sinesmenagatik bideratuta daude beti.

marta gonzalez 2.C dijo...

Kaixo Maitane:
Pasa den asteartean filosofiako klasean fedeari buruz hitz egin genuen eta orain, behin eta berriro gogoeta egiten ari naiz honi buruz.
Konturatu naiz oso beharreazkoa dela ondorengo arrazoiengatik:
Lehenik eta behin esan beharrekoa sinesmenek gure ekintzek bideratzen dutela da eta beraz, fededunak garela esan daiteke. Eta honakoa zergatik?
Azalpen huts bat nahiago dugu azalpenik ez edukitzea baino. Beste alde batetik, kuriosidadea dauka, jakinmina.
Erantzun lasaigarriak behar ditugu, gertaera naturalak azaltzen ditugu azalpen gainaturalen bitartez eta azkenik, etorkizuna aurreikusten txarrak garenez ziurtasuna behar dugu.
Orduan, arrazoi hau guztiak esan eta gero zer ematen digu fedeak? Zihurtasuna.
Beraz, Agustinekin bat egingo genuke.
Beno Maitane, zure erantzuna eta iritzia entzuteko irrikitan nago.
Agur bero bat, Marta

Kevin Marquez 2.C dijo...

Kaixo lagun agurgarria:
Fedearen garrantziari buruz hitz egitera nator. Fedeari esker gizakiak edozein gauza lor dezakete eta gizaki batek, fede handia badauka gauza bat lortzeko esfortzu handia egingo du hori lortzeko. Adibidez, zure gustuko lanbide bat nahi baduzu, gogor lan egingo duzu lan hori lortzeko. Hala ere gizakiak oso txarrak gara gauzak asmatzen, altxatzen garen batzuetan uste dugu euria egingo duela eta euritakoa eramaten dugu, gero euria ez egin arren.

Ana Larrinaga 2.C dijo...

Kaixo lagun:
Hausnarketa egiten egon naiz, fedeak gizakiaren eguneroko bizitzan hartzen duen paperari buruz eta hainbat ideia bururatu zaizkit.
Lehenengo eta behin, konturatu naiz sinesmenak ahalezko ekintzak direla, edo hobeto esanda, sinesmenak ekintzak bideratzen dituztela.Esate baterako, gauza bat egiteko gai ez garela sinestuz gero, ezin izando dugu egin.
Horri buruz hausnarketa sakona egin eta gero, ondorioztatu dut gizakiok sortzez fededunak garela,baina fede hori ez datza jainko batengan sinestean, baizik eta eguneroko gauzengan sinestean.

Asier Carral 2.C dijo...

Lagun agurgarri hori:
Fedeari buruzko hausnarketa sakona egin eta gero, ondorio bat ateratzea lortu dut azkenean.
Gizakiok hainbat eta hainbat sinesmen ditugu eta horiek ahalezko ekintzak dira; beraz, esan dezakegu sinesmenek gure ekintzak bideratzen diruztela. Gizakiok, sortzen garenetik zerbaitengan sinesteko beharra sentitzen dugu: Jainko zein izaki gainaturalengan nahiz kimerengan.

Maitane Jimenez Rodriguez 2.C dijo...

Marta maitea:
Duela egun batzuk gogoeta egiten ari naizela fedeak gizakiaren eguneroko bizitzan jokatzen duen paperari buruz.
Nire ustez, gizakiok fededunak gara, baina ez fededun erlijiosoak baizik eta pertsonengan eta egiten ditugun ekintzetan sinesleak.
Fedeak gure jokaerak bideratzen ditu eta frogatuta dago edukirik gabeko azalpenak nahiago ditugula ezertan ez sinestea baino.
Gainera, oso txarrak gara etorkizuna aurreikusten eta horrexegatik ziurtasuna behar dugu, zerbait fidagarrian sinestea, nahiz eta faltsua izan.
Nik ondoriozta dezaket sinesmenak behar ditugula eguneroko bizitzan lasaitasuna eta ziurtasuna ematen dizkigutelako.

Gonzalo Ramos dijo...

Kaixo Martin:
Fedea behar-beharrezkoa da gure bizitzan. Izan ere, ziurtasunez ez dakigun gauza asko sinesten ditugu, eta ez bakarrik erlijioarekin zerikusirk duten gaiak. Gure iritziengan fedea dugu, nahiz eta pertsona asko gauza bera ez pentsatu.
Are gehiago, gure ekintza guztiak fedea dute oinarri. Zerbait egin baino lehen posiblea dela sinesten dugu, bestela, ez dugu egingo.

Maite Lasuen 2ºC dijo...

Lagun maitea:
Filosofia klasean fedeari buruz hausnartu dugu,hain zuzen ere,fedea gure eguneroko bizitzan betetzen duen paperari buruz.Eta galdera horren alde zenbait arrazoi aurkitu ditugu.
Askotan,gizakiak mamirik gabeko azalpen bat nahiago dugu,azalpenik ez edukitzea baino.
Beste arrazoi bat,gizakiak erantzun lasaigarriak behar ditugula da.

Leila Rakib 2.C dijo...

Lagun maitea:
Duela egun batzuk fedeari buruz egin dugu hausnarketa.Fedeak garrantzia handia du gizakiaren eguneroko bizitzan.Gizakiok izatez fededunak eta kuriosoak gara.
Erantzun lasaigarriak behar ditugu gure etorkizunaren beldur ez izateko.Sinesmenak behar dugun ziurtasun hori ematen digu,horregatik gure ekintzak bideratzen ditu.

Ariane Martin 2.C dijo...

Lagun agurgarria:
Esaten denez,gizakia fededuna da izatez;horrela izatearen arrazoia da,gizakia etorkizuna aurreikusten txarra delako.Beraz,zerbait ziurra eta lasaigarria den horretan,hau da, sinesmentan oinarritzea behar du.
Fedetasun hori erlijioarekin erlazionatzen dugu baina ez da erlijiosoa izan behar, norberarentzat garrantzitsua den horretan sinestea soilik.
Zuk nik bezala dakizu,gizakiak fedetasuna beharrezkoa dutela egunero gertatzen diren zoritzarrengatik bizitza oraindik zentzua duela sinesteko.

Asier Arestizabal 2.C dijo...

Gizakia izaki fededuna da izatez. Baina askotan nahasten ditugu fededea erlijioarekin.
Fedea da gure bizitzei ematen disgun bultzada, gure nahiak eta ametsak lortzera bultzatzen gaitu eta horrela pixkanaka-pixkanaka zoriontasunera heltzeko pausoak ematen ditugu.

Ander Pérez 2ºD dijo...

Andrea maitea:
Fedeari buruz hausnartu ondoren, ondorio batera ailegatu naiz.
Fedeak gizakiaren eguneroko bizitzan garrantzia handia du.
Fedea beti erlijio gaiekin lotu diogu
baina baina sinesmenarekin lotuta baita ere dago.
Gauza bat ezin dugula egin sinesten badugu, ezin izango dugu ondo egin baina adibidez, azterketa bat gaindituko dugula sinesten badugu, orduan azterketa preparatuko dugu eta ikasiko dugu.
Baita ere etorkizuna txarto ez ikusteko sinesmena behar dugu, dena ondo joango dela sinetsi behar dugu nahiz eta gero gezurra izan.

Borja Nuñez 2.C dijo...

Lagun agurgarria:
Gutun hau idazten dizut nire pentsamendua fedeari buruz zuri azaltzeko.
Gizakia oso txarra da etorkizuna aurreikusten,horregatik eguneroko bizitzarako erantzunak bilatzen ditu,mitologikoak,erlijiosoak... Gizakiari ez saio asola nondik datorren erantzuna baina erantzun bat behar du,animali kuriosoa delako.
Horregatik nire ustez fedea eguneroko bizitzan ezinbestekoa da,bestela ez genuke ezertan sinestuko.

Adrián Pinilla 2.D dijo...

Aristotelesen hitzetan, gizaki guztiok berez jakiteko nahia dugu; jakinmina hori bera da federa bultzatzen gaituena. Berez jakin behar dugu zer gertatuko den egoera txar edo traumatikoak ekidin ahal izateko, eta ziurtatzen ez badu ere, geure konfidantza pertsonetan, objektuetan, ideietan eta fenomenotan jartzen dugu. Fede honek berak erijioa eratzen du. Gizakia jakinmina duenez gero, erantzunak behar ditu, eta gizaz kanpoko Jainko batek da erantzun bezalakoak ematen dituenak.

Unknown dijo...

Maria Martinez. 2D.

Gizakion beharra zerbaitetan sinestea da bizitzeko. Hala ere, bakoitzak bere sinesmenak ditu eta ez dira besteen sinesmen berberak izan behar. Adibidez: norbaitek pentsa dezake arratsaldean euria egingo duela eta beste batek kontrakoa; edo batek sinesten du bizitza ez duela ezertarako balio eta beste batek aurkakoa. Hau da, sinesmenak pertsonalak eta baharrezkoak dira bizitzan.
Erlijioari begira, askotan egiten diogu geure buruari galdera berbera: Zergatik eta zertarako gaude hemen? Arrazoiak esaten digu bizitza eta gero dena bukatzen dela baina fedeak zerbaitetan sinestea beharrezkoa dela esaten digu. Alde batetik esan dezakegu munduan gaudela bizi-funtzioak betetzeko, besterik ez. Beste aldetik, fedeari esker pentsa dezakegu Lurraren bizitzaren sortzailea norbait izan dela. Beraz, fedea eta arrazoia antagonikoak dira. Pentsa dezakegu: Bizitza bakarrik Lur planetan badago, zein da honen arrazoia?

IRANTZU CORTABITARTE 2.C dijo...

Kaixo Amets:
Gure azkenengo borrokas pentsatzen egon naiz, eta uste dut txarto egin nuela zure sinesmenetaz barre egin nuenean, beraz, barkatu mesedez.
Gogoeta egiten nuen bitartean hainbat galdera etorri zitzaizkidan burura, baina garrantzitsuena hau dela esan dezaket: zergatik gara fededunak? zergaitik sinistu egin behar dugu zerbaitetan?
Galdera hauek hainbat erantzun izan ditzake, bakoitzak dakielako zertan eta zergaitk sinisten duen. Nire ustez, zihurtasuna lortzeko da. Etorkizunari buruz jakiteko, ohiko gertakizunei azalpen bat emoteko, gure kuriositatea betetzeko... Ia ia edozertarako fedea behar dugu. Beraz, esan dezaket, gure eginkizunak gure sinesmenetan dutela oinarria.
Nire pentsamenduak ulertzea espero dut.
Maitasunez.
IRANTZU

Ane Gauna 2D dijo...

Egiara heltzeko fedeak ematen du lehen pausoa;gero arrazoiak.Arrazoimenaren zeregina fedearen ulerpena izango litzateke.Arrazoimenak gizakiari fedea lortzen laguntzen dio.Fedezko egiak frogagarriak izan ez arren, sinesmenaren bidezkotasuna froga daiteke eta honetaz arduratzen da arrazoia:"ULERTU SINISTEKO,SINETSI ULERTZEKO"

Judith Romero 2.D dijo...

Pertsonen jarrera aztertzerakoan funtsezkoak dira bere sinesmenak. Sinesmenei buruz hitz egiterakoan, jende gehiena erlijioari buruz hitz egiten ari dela uste du, baina hori ez du zertan horrela izan behar. Erlijio-sinesmenak guztiz garrantzitsuak dira pertsona batzuentzat, baina ez dira sinesmen mota bakarra. Hala ere sinesmen erlijiotsuak ez dituzten pertsonak euren bizitza gidatzen duten sinesmen batzuk dituzte.
Inork ezin du sinesmenik gabe bizi, sinesmenak gure bizitzaren estrukturaren inguruan sortzen direlako. Lo egitera zoazenean, badakizu geroago esnatuko zarela. Gaua heltzen denean, badakizu ordu batzuk pasatu ondoren Eguzkia irtengo dela berriro. Adibide hauek gure bizitza gidatzen duten sinesmenak dira. Sinesmen hauek izango ez bagenu, gure bizitza guztiz desberdina izango litzateke.
Fedea norberaren sinesmenak dira, baina normalean fede erlijiotsuarekin identifikatu egiten da fedea hitza. Lehen aipatu dudan bezala, fede erlijiotsua ez da existitzen den fede bakarra. Batzuetan, sinesmen bat, susmo bat, edota pentsamendu bat gure bizitzaren norabidea alda dezake. Beraz fede erlijiotsuaren eragin bera dute beste fedeek.
Beste hitzetan, sinesten dugun guztia gure sinesmenak dira, eta sinesmen dugun gauzengan fedea daukagu. Laburbilduz, fedea izatea, gauza batean sinestea da, eta gizakia sineslea da naturaz. Hau ikusita, fedeak ezinbesteko papera betetzen duela esan dezakegu.

Olatz Pereda 2.C dijo...

Lagun maitea:
Beste egunean klasean fedeari buruzko hausnarketa bat egin genuen eta guretzako garrantzitsua dela ondorioeztatu dut.
Jaiotsez, fededunak gara, federik gabe ez genukeelako ezertan sineztuko. Ziurtasuna ematen digu fedeak, sinesteko ahalmena esan genezako. Guztiok zerbaitetan sinestu behar dugulako.

Unai Uriarte 2.D dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Unai Uriarte 2.D dijo...

Unai Uriarte 2.D:

Gure sinesmenak ahalezko potentziak dira. Erlijioan sinesmenak zalantzagabekoak dira.
Ohikoa da goian zerbait dagoen sinesmena izatea eta dagoena gu zaindu egiten gaituela; Inguruan daukagun guztiari erantzuna bilatu egiten diogu, zenbait gauza nahaspilatzen gaituzte; oso txarrak gara gure etorkizuna iragartzen, beti egiten dugu iragarpen negatiboak, pentsatzen dugu zerbait txarto egingo badugu txarto sentituko garela.

Nerea Borrajo 2.D dijo...

Gure sinesmenak ahalezko ekintzak dira.Gizakiak edozein gauza lor dezake fede handia eukiz gero,nahi duen gauza lortzeko, ahalegin hadia egingo du eta.
Eta alderantziz, gauza bat egiteko gai ez garela pentsatzean,hau da,sinestean, ezin izango dugu bete.
Gure ekintzak sinesmenak bideratzen dute, eta horregatik fededunak garela esan daiteke,jainko zein beste gauzetan, eguneroko gauzetan..

aitzi dijo...

Fedeari buruz hausnarketa bat egiten badugu,normalean,fedea beti erlijioarekin lotzen dugu.Baina fedea ez da bakarrik jainkoetan sinestea edo horrelakorik.Fedea ere eduki behar dugu beste gauza batzuetarako.Adibidez zerbait egiterakoan guganako fedea ere eduki beharko dugu,segurtasunekin jo behar dugu gauza hori hobeto ateratzeko.

Aitziber CEngotitabengoa 2.D

aitzi dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Iria Pérez 2.D dijo...

Fedeari buruz hitz egiten dugunean, ikusten ez ditugun gauzetan sinesteaz hitz egiten hari gara.
Normalean fedea erlijiorekin lotzen dugun gauza bat da eta ez gaude oker erlijio baten oinarria fedea delako, baina fedea beste hainbat gauzetan eduki dezakegu. Gizakiaren eguneroko bizitzan fedea behin eta berriro agertzen da, mamirik gabeko azalpen bat nahiago dugulako,azalpenik ez edukitzea baino.
Nire ustez federik garrantzitzuena guganako fedea da. Beste gauzetan sinestu baino lehen gugan sinestu beharko genukelako.

Iria Pérez 2.D

alazne perez dijo...

lagun maitea:
Beste egunean,klasean fedeari buruz aritu ginen eta horren hausnarketa egin ondoren,zera pentsatu nuen; fedea ulermenarekin doa ,hau da,fedea edukiz gero dena hobeto ulertzen da,beti pentsatu egin da fedea gai erlijiosoa zela baina fedea bakarrik da sinestea ikusi edo ukitu barik,hau jainkoarekin lotu egin dena beti. Nire ustez gaur egun fedearen kontzeptua oraindik ez da oso ondo ulertzen,bakarrik gai erlijioso modura erabili ohi da baina gauza batean sinisteko ematen digun indar hori,fedea da eta askok ez dakite,hortaz denok fedea dugu nahi ditugun gauzak lortu ahal izateko.

Ibon Abrisqueta 2.C dijo...

Kaixo lagun:
Klasean fedeari buruz hitz egin dugu eta fedeari buruzko niri iritzia esango dizut. Gizakiak izatez fededunak gara eta nahiago dugu zeozerrean bizitzea ezertan sinestean baino. Etorkizuna aurreikusten txarrak garenez, zihurtasuna behar dugu eta fedeak ematen digu behar dugun zihurtasun hori.

Andrea Rakib 2.D dijo...

Fedea erlijioarekin beti lotu izan ohi dugu, baina ez da beti gai erlijiosoekin lotu behar zeren eta garrantzia handia du gure eguneroko bizitzan nahiz eta fede erlijiosoa ez izan.Fedea beharrezkoa da zerbait egiterakoan sinesteko,hau da, adibidez azterketa bat gainditzeko gai garela sinesten badugu azkerketa horretarako ikasiko dugu.Gainera gizakiok izatez fededunak gara eta nahiago dugu zerbaitetan sinestea ez sinestu baino.

Leire Tejada 2.D dijo...

Jaiotzez fedea izatera irakatsi gaituzte. Esango nuke, fedea oso garrantsitzua dela gure bizitzan; sinisten dugunaren arabera jokatzen dugu eta

Jokin Arribalzaga 2.C dijo...

Lagun agurgarri hori:
zure ustetan federik gabe bizi ahal izango ginateke?
Askotan hausnartu ostean konturatu naz ezin garela bizi federik ez badaukagu, berdin da zertan sinisten duzun, gizaki bat erlijiosoa izan ez arren zerbaitetan sinisten du.
Fedea da bizitzan haurrera sakatzen gaituena, azken batean, fedea da zerbait egitera sakatzen gaituena gure nahia bilatzera garamana. Honek gure ixaera markatzen du, gure jokatzeko era.
H au esanda konturatu naz gizakiak sortzes fededunak garela.

Lara Temiño 2.D dijo...

Gizakiok, izatez, jakiteko nahia dugu, gauza asko arrazonamendua erabiliz aurkitu ezin badira fedearengana jotzen dugu. Hori dela eta, fedea ez dugu beti erlijioarekin lotu behar.
Denbora pasa ahala fedearengan edukitzen zen ziurtasuna desagertzen joan da; ez dauka lehen zeukan garrantzia. Gaur egun, nabariagoa baita, sinesmena ikus daitekeenarena da, azaldu ahal denarena.

Urko Cossío Arto dijo...

Aupa:
fedeari buruz hitz egingo dizut.
Hausnartu ondoren, konturatu egin naiz, fedea oso lagungarria izan ahal dela gure helburuak lortzen. Fedeak bultzakada bat moduko zerbait ematen gaitu nahi dugun edozer lortzeko. Horregatik, gizaki guztiok beharrezkoa dugu fedea izatea, ahalezintasun une guztietatik irtetzeko eta gure asmoak betetzeko.

Eneko Romero 2.D dijo...

Ez badugu goi dibinitate batean sinezten, gauzak txarto joaten badira, gure errua dela onartu behar dugu, baina jainko batean sinezten badugu, gertatzen diren gauzak Jainkoaren borondatea izan delako gertatu dira (bai onak edo txarrak, adibidez norbait sendatzen denean, jainkoari esker esaten da, edo hiltzen denean, jainkoa horrela nahi zuelako gertatu da).
Gizakiok ezin dugu gure gainean erresponabilitate guztia hartu, askoz erozoago gaude beste norbaitek arduratzen bada; horregatik Voltaire esaten zuen bezala "Jainkoa ez bada esistitzen, asmatuko beharko genuke".

Unai Guillen 2.D dijo...

Nahiago izaten dugu, txarto gaudenean batez ere, zerbaitek edo nornaitek egoera onera itzuliko gaituela pentsatu ezkor jarri baino. Hori esperantzarekin lotu daiteke, eta esaten denez, esperantza da galtzen den azkena. Beraz, nire ustez, sinesmena izakiaren berezko elementua da; eta nolabait, horren bidez, geure burua engainatzen dugu bizitzeko gogoa aurkitzeko, bizitzari baikortasuna aurkitzeko.

Laura Pastor dijo...

Lagun maitea:
Aurreko egunean fedeari buruzko hausnarketa egin nuen eta honako hau ondorioztatu nuen:
fedea ezinbestekoa da gure bizitzarako, izakiok izatez fededunak gara, hau da, kuriosoak gara. Guztiok zerbaitetan daukagu fedea nahiz eta erlijio gaiarekin zerikusirik ez duen. Fedeak ziurtasuna ematen digu.

Jooseba Maruri 2.C dijo...

Lagun agurgariia:
Klasean fedeari buruz hitz egiten egotea, fedeari buruz nire iritzia esatea nahi dizut.
Nire aburuz fedea edo sinesmena izatea ezinbestekoa da gure eguneroko bizimoduan. Pasatzen den edozein gauza azaldu ahal izatea nahi dugu eta batzutan azalpen hori egin ahal ez denean (zoria), Jainkoaren eskuetan usten dugu zergatia.
Beraz, fedeak oso leku garrantzitsua du gure bizitzaren ulermenean.

Nagore Artiñano 2.C dijo...

Nire ustez, gizakia fedea behar du bizitza onuragarria eramateko, hau da, ez bagenu federik, ez genuke izango helbururik, ez ginateke esfortzatuko gure bizitzarako gauza onak irabazten, zeren eta, gure existentzia planteatuko genuke.
Gizakia fededuna da izatez, bai, horrela izan delako betidanik.
Orain dela 2000 urte kristautasuna sortu zen gizakiok behar genuelako Jainko bat guk nahi genuena norbaiti eskatzeko eta horren oinarria fedea da, mirari bat nahi badugu, gure jainkoari eskatzen diogu nahiz eta bere existentzia oso ziur ez egon, hori fededunak garela demostratzen du.

Irati Lasa 2.C dijo...

Aupa laguntxo:
Pasa den astean filosofiako klasean fedeari buruzko hausnarketa egin genuen eta entzundakoak entzunda hau ondorioztatu dut.
Fedea garrantzitsua den arren, ez du gure bizitza kontrolatu behar. Fedeak gure ekintzak burutzen laguntzen gaitu, baina zentzudunak izan behar gara, arrazoimenaz baliatuz, arriskuak ekiditzeko adibidez.
Bestalde erlijioarekiko fedea edukitzea ez dago txarto, zerbaitetan sinestu behar dugu, erantzunik gabeko galderei erantzuna emateko agian, ezertarako ez garela jaio ez sentitzeko, gure arima betetzeko azken finean.

Maialen Azpillaga 2.C dijo...

Iati maitea:
Filosofiako irakasleak fedeari buruzko hausnarketa bat egiteko esan zigun eta asko pentsatu eta gero ondorio hau atera dut: gizakiok izatez fededunak gara, baina ez du zertan jainko batenganako fedea izan behar, baizik eta geure buruengan edo beste norbaitengan ere fededunak izan gaitezke; eta fede horrek gure ekintzak zuzentzen ditu.

Adrian Contreras 2.C dijo...

Kaixo lagun:
Fedeari buruzko hausnarketa sakona egin ondoren, horrek eguneroko bizitzan duen garrantziaz konturatu naiz.
Fedea, ez dago elrijioarekin bakarrik loturik, erlijioa fedearen alor txiki bat bakarrik da. Hala ere, erlijioarekin lotu izan ohi da honek heriotzari buruz eta azaldu ezin ziren hainbat gauzei erantzunak ematen dizkielako.
Sinesmena, ahalezko ekintza da. Euria egingo duela sinisten baduzu, ziurrenik euritakoa hartuko duzu.
Nire aburuz, fedea garrantzia handia du gizakion eguneroko bizitzan, honi esker gauza gehienak egiten ditugulako.

Sarai Rodríguez 2.D dijo...

Gizaki bakoitza desberdina da eta bakoitzak gauza ezberdinak ikasten ditu bere inguruaren arabera. Baldin eta zer ikasi eta zelako inguruan handitzen garen, bakoitzak bere iritzia gauza horretara joko du. Esperientziaren ondorioz hainbat gauza sinets ditzakegu, adibidez euria egiterakoan denborarekin ikasten dugu, hodeiak grisak badaude ziuraski auria egingo duela eta horren arabera ikusten dugun urrengo aldian hori sintsi egingo dugu.
Nire uztez gure bizitzan oso inportantea da zenbait gauzetaz sinestea aurrera joateko eta helburuak izateko.