2010/12/10

ZORIONTASUNA

Aintzineko filosofoen helburua zoriontasuna aurkitzea zela esan genezake. Hala ere, dudarik ez, emandako erantzunak oso diferenteak izan dira.

Platonentzat zoriontasuna lortzen da arima zati bakoitzak dagokion bertuteaz jokatzen badu. Horrela arimaren purifikazioa lortzen da gorputzaren kartzelatik ihes eginik.

Aristotelesentzat bizitza zoriontsua ezagutzari( teoria) emandako bizitza da . Horretarako ezinbestekoak diren ondasun materialak eskuratu behar dira.

Epikureismoak plazerren gozamen neurtua proposatu zuen eta Estoizismoak, bere aldetik, arimaren lasaitasuna ( apatheia), Patuaren gorabeherak onartuz.

Agustinen aburuz Zoriontasuna Jainkoa den Egiaren aurkikuntzaren ondorioa da.

Zer da zuretzat zoriontasuna? Nola lortu daiteke?

.Gogoeta egiteko lagungarria izan daitekeen indiar ipuintxo hau doakizue

"Un gato grande ve cómo un gatito trataba de agarrarse la cola y le pregunta: ¿Por qué lo haces? Y el gatito dijo: "Porque he aprendido que lo mejor es la felicidad y mi cola es la felicidad" Y el gato grande le respondió: "Yo también sé que mi cola es la felicidad, pero me he dado cuenta que cuando la persigo se me escapa y cuando voy haciendo lo que tengo que hacer ella viene detrás de mí por dondequiera que yo vaya".


39 comentarios:

marta gonzalez 2.C dijo...

Gizaki guztiok, beste gauzetaz aparte, zoriontasuna edukitzea dugu helburu.
Horraino heltzeko hainbat pauso egin ditzakegu. Bideoan oinarrituz nik pauso hauek aplikatuko nituzke:
Garrantzitsuena, norberak bere helburuak edukitzea da. Helbururik gabe, ez genuke ezer lortuko.
Beste pauso garrantzitsu bat barre egitea izango da,itxura ona izateko. Momentuak topera bizitzea(carpe diem), norberak konfidantza izatea eta azkenik, lasaitasuna edukitzea, horrela gauzak arrakasta handiagorekin lortuko ditugu.

Lierni Goitia 2.C dijo...

Nire bizitzaren alderdirik garrantzitsuenetakoa da zoriontasuna.Pertsonalki, ez dut diruari lotzen, edo ondasun materialei; hau da, ez dut uste zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zoriontsuagoa izango zarenik.Are gehiago da:zure bizimodua osatetzen duten elementuak neurriz gozatuz eskuratzen dela uste dut.Horrela, hau da, familia, lagunak, maitasuna, dibertsioa,osasuna eta dirua orekan edukiz guztiz zoriontsu izan gaitezkeela uste dut.Garrantzitsuena, elementu hauek zaintzen jakietaz aparte, zure buruarekin gustura sentitzea da, eta noski, berau errespetatzea.
Horretarako, alde batetik, ulerkorra izatea funtsezkoa da, helburuak finkatuz.Beste alde batetik, inguruko gertaerei garrantzia kendu beharko geniekeela iruditzen zait eta eszeptikoak ez izan.Hori lortzeko, umore ona behar dugu, beti dagoelako arazoentzako konponbideren bat.

Leila Rakib 2.C dijo...

Gizaki guztiek zoriontsuak izatea nahi dugu.Baina zer da zoriontasuna?
Nire ustez, zoriontasuna tokatu zaigun bizitzaz gozatzea da. Maitatzen ditugun pertsonekin momentuak konpartitzea eta bizitzak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzea. Gainera,ilusioa ere inportantea da.Etorkizuna positiboki ikusten laguntzen digu, nahi duguna lortzea posiblea dela erakusten digulako.Nahi horren hasieran ilusioa dago eta.

Urko Cossío Arto dijo...

Guztiok dugu helburutzat zoriontasuna lortzea. Pertsonaren araberakoa izango da zoriontasuna. Adibidez, norbaitentzat zoriona dena, baliteke beste batentzat ez izatea.
Hala ere, nik oso argi daukat, nire zoriontasuna lortzeko, hasteko nire helburuak bete behar ditut eta ni gustuko dudan modura bizi behar dut bizitza.
Dena den, ez dut uste zoriontasun oso bat lortzea posiblea dela, nire ustez etengabe jardun behar dugu gure helburuak betetzen, momentuan dugun zoriontasuna handitzen, gelditu gabe. Geure buruari etengabe ezarri behar dizkiogu helburuak.

Ana Larrinaga 2.C dijo...

Zoriontasuna gure bizitzaren hainbat momentutan lortzen dugun zerbait da. Ez datza Jainkoa bilatzean ezta gure arimaren salbazioa lortzean, baizik eta gure bizitzan ditugun gauzak baloratzean.Hori da benetan zoriontsu egin al gaituena.
Familia eta lagunak izateak adibidez,oso garrantzitsua da gizakiontzat.Horretarako, hauek zaindu eta mantendu behar ditugu.
Bizitzan zehar, badaude ere bereziak diren momentuak eta zoriontsu egiten gaituztenak,esaterako,gure helburuak lortzen ditugun momentuak.
Beste aldetik,gauza materialak ere zoriontsu egiten gaituzte,baina horiek, nahiz eta momentuan ilusio handia egiten gaituzten, azkenean ahaztu egiten ditugu.

Borja Nuñez 2.C dijo...

Zoriontasuna ezaugarri subjektiboa da,zeren eta gizaki bakoitzarentzat zoriontasuna ez da gauza bera edo modu berean lortzen.
Nire ustez, bakoitzak dauka zoriontasunaren ideia, horregatik niretzako izan daitekeena ona, besteentzat ez du horrela izan behar.
Nire ustez,bizitza humorez bizitzea eta bizitzaz gozatzea da zoriontasuna.Horregatik nire ustez denok zoriontzuak izareko gu nahi dugun eran bizi behar dugu bizitza, baina besteei kaltetu gabe.

Ariane Martin 2.C dijo...

Gizakia bere hastapenetik zoriontasunaren bila egon da, filosofoen antzera.Baina zoriontasuna ez da denentzat berdina, bakoitzaren araberakoa baizik. Horrexegatik,oso zaila da zahaztea zer den zoriontsua izatea.

Nire ustez,zoriontasuna lortzeko zure helburuak zeintzuk diren antzeman behar dituzu,gero bete ahal izateko.Hala ere,zure helburuak bete arte,egunerokoa umore onez eta alaitasunez gozatu behar duzu bizitza betierekoa ez delako.
Horretarako,zure senideekin eta lagunekin elkarbanatu zoriontasun hori.

Maite Lasuen 2ºC dijo...

Zer da zoriontasuna?

Gizaki guztion helburua,gure bizitzan zoriontasuna lortzea da.Baina bakoitzak zoriontasunaren kontzeptu desberdinak ditu.
Nire ustez,erabateko zoriontasuna ez da existitzen.Bizitzan zehar,momentu onak eta pozgarriak eta une txarrak eta tristeak ditugu. Ahal den zoriontsuen izateko,momentu onak gozatu behar ditugu eta momentu txarrak alde batera utzi.

Maitane Jiménez Rodríguez 2.C dijo...

Egunero zoriontasunaren aitzakiarekin saldu ohi dizkigute gauzak, baina nire uste apalean zoriontasuna ez datza ondasun materialetan. Zenbait egoera, baldintza, sentimendu eta jarreren multzoa da eta ez da betierekoa aldiunekoa baizik.
Nire iritziz aurrebaldintzarik garrantzitsuenetakoa zoriontsu izateko erdietsi ditzakezun helburuak markatzea da. Zoriontasunaren topaketan baita lagun fidagarriak izatea, umore ona izatea eta diru faltarik ez izatea ere garrantzitsuak dira.
Nire ustez, zoriontasuna esandakoen batura orekatua da. Hala ere aldiunekoa eta aldizkakoa da.

Maialen Azpillaga 2.C dijo...

Guztiok nahi dugu zoriontsu izan gure bizitzan, baina, zer da zoriontasuna??
Nire ustez, zoriontasuna zoriontsu egiten gaitun zerbait gertatzen zaigunean lortzen dugun egoera bat da non ezin hobeta gaudela pentsatzen dugun. Eta zoriontasun hori guregatik zeozer egin duenak transmititzen digu bera ere zoriontsu sentitzen delako momentu horretan. Hortaz, zoriontsu izateko maite gaituzten lagunak, familia,... behar ditugu.

Irati Lasa 2.C dijo...

Zer da zoriontasuna?

Askoren helburua eta gutxi batzuk goza dezakete zoriontasunaz.
Zuretzat oso garrantzitsuak diren pertsonen esku ez dagoen sentimendua da, zoriontsu izateko zorigaitzengandik aldendu behar gara nahitaez. Baina mundu honetan triste jartzen gaituzten gauza gehiegi daude, horregatik gauza guztien gainetik zoriontasuna da garrantzitsuena, nire ustez ez dago zoriontsu izateko beste bide bat. Izan zaitez zeu besteen aurreikuspenetaz arduratu gabe.

Zoriontsu izatea aukera bat da.

Asier Carral 2.C dijo...

Historian zehar, hainbat korronte filosofikok zoriontasuna lortzeko metodoren bat aurkitzen saiatu izan dira.
Platonismoaren arabera, zoriontasuna arimaren purifikazioan datza gorputzetik aldenduz; Aristotelesen ustez, zoriontsu izateko bizitza teorikoa bizi behar da eta beharrezkoak diren objektu materialak eskuratu behar dira. Epikureismoak dio zoriontasuna plazerren gozamendu neurtuan oinarritzen dela eta estoizismoak, berriz, arimaren lasaitasunean eta patuak agintzen duena onartzean oinarritzen da. Horietaz aparte, Agustin Hiponakoaren ustez, zoriontasuna Jainkoa ezagutzean eta maitatzean datza.
Hainbat hautagai egonda ere, ni ez nago horiekin ados; izan ere, nire ustez zoriona ez da helburu bat, bizitzeko modu bat baizik. Horrez gain, nire aburuz, zoriona lortzeko modu bakarra horren bila ez ibiltzea da. Hau da, zorionaren bila gaudenean, seguruenik ez dugu aurkituko. Gainera, nire uste apalean, zoriontasuna plazer txikietatik, detaileetatik baita maite gaituzten pertsonengandik ere eskuratu dezakegu.

Adrian Contreras 2.C dijo...

Guztiok zoriontsu izan nahi dugu. Gizakion ezaugarri bat da hori, edo zoriotsu izan nahi ez duen norbait ezagutzen al duzu?
Nire aburuz, zoriontsu izateko, norbera bere buruarekin gustura egotea, lagunekin momentu onak izatea eta pixkanaka-pixkanaka helburuak lortzea da garrantzitsuena.
Zoriontasuna, beraz, ez dago jakituriarekin edo diruarekin lotuta.
Baina pertsona bakoitzak bere erara aurkitzen du zoriontasuna.

Gonzalo Ramos 2.C dijo...

Gizakion betiko kezka zorintasuna nola lortu izan da. Baina zer da zoriontasuna?
Nire ustez, zoriontsu izateko gure bizitzarekin gustora egon behar gara. Horretarako, helburuak izan behar ditugu eta horiek lortzeko lan egin. Ez dut uste zoriontasuna kezkarik gabe bizitzean datzala (ezinezkoa baita), etengabe agertzen zaizkigun kezka horiek konpontzean baizik.

Asier Arestizabal 2.C dijo...

Gizakia bere izatez kontzientea den momentutik zoriontasunaren bila egon da. Zoriontasuna lortzeko pertsona bakoitzaren aburuz desberdinak dira.
Nire ustez zoriontasuna bizitzaren momentu konkretuetaz gozatzean datza.

Olatz Pereda 2.C dijo...

Zorionatsuna zer den?

Nire ustez, bakoitzak bere nahiak lortzen dituenean da. Gure bizitzan nahi duguna egitea eta ez besteek nahi dutena. Nahi dugun moduan bizi, eta baita okertu ere, inorri arrazoirik eman behar gabe. Geure bizitza gu geu kontrolatzea, bakoitzarena delako, eta hori lortzeak zoriontsu egingo gaitu.

Jokin Arribalzaga 2.C dijo...

Etengabe gaude entzuten nola gure ondokoa zoriontzua den, baina zer da zoriontasuna?zorion absolutu bat al dago mundu guztiarentzako?
Bideoa ikusi ostean honako hau plantetzera heldu naiz:
Lehendabizi pertsona bakoitzak bere zoriontasun propioa du,eta zoriona lortzeko gure barnera begiratu behar dugu nahi duguna lortzeko,hori da eta zoriontzua izatea, eta nahi duguna lortzen dugunean zoriontzuak gara baina zoriontasuna ez da betirako. Nahi bat lortzen dugunean beste nahi bat izan behar dugu zoriontzuak izateko, zoriontzuak garelako nahi duguna lortzen goazen bitartean.

Kevin Marquez 2.C dijo...

Nire ustetan gizaki bakoitzak badaki nola lortu bere zoriontasuna. Batez ere gizaki bakoitzak bere helburuak lortzen dituenean, bere zaletasunak, bere gustuko gauzak egitean esan daiteke lortzen dutela zoriontasuna. Hala ere esa behar da gozamen hori neurriz egin behar dela. Beste alde batetik zoriontasuna lortzeko bakoitzak bere buruarekin pozik egotea eta konfiantza handia izatea oso garrazntzitsua da.

Joseba Maruri 2.C dijo...

Argi dago zoriontasunak gizakiaren bizitzan duen garrantzia, guztion helburua baita. Baina hura lortzeko, nire ustez, zenbait ezaugarri ezinnbestekoak dira:
bakoitzarenganako konfiantza izatea ezinbestekoa da bakoitzaren helburuak lortu ahal izateko, eta hortaz, zoriontasuna lortzeko.
Modu berean, bizitza aurrera eramateko lagunak ondoan izate oso inportantea da, dirua baino gehiago.

Hala ere, horiek nire zoriontasun ereduaren ezaugarriak dira. Eta bakoitzak bere eredua du, zerenn eta zoriontasunaren ezaugarri bat haren aniztasuna da.

Leire Tejada 2.D dijo...

Zoriontasuna edota zoriontsua izatea guztiok nahi dugun gauza bat da nahiz eta pertsona bakoitzarentzat esanahia desberdina izan.
Nire ustez, zoriontsu izateko helmugak nahiz gauza materialak behar ditugu baina egunero izandako bizipenak izan behar dira egiten gaituztenak zoriontsu.

Ander Pérez 2ºD dijo...

Gizakiok zoriontasuna lortzea dugu helburu. Hau betetzeko, gure beste helburu guztiak lortu behar dugu honen bidez, zoriontsuak bizitzeko.
Baina helburu horiek bete ahala, lasaitasunes bizi eta geure bizitazaz gozatu behar dugu.
Laburbiltzen,gauzak materialak zoriontasuna ekartzen digute baina hau ez da betierekoa.Bakarrik lortu ahal dezakegu gure bizipenekin.

Judith Romero 2.D dijo...

Jende fededunak euste-puntu moralez dauka Jainkoa, hau da, arazoak dituztenean edota sufritzen ari direnean Jainkoak edota izaki nagusi batek lagunduko dituela uste dute. Hau kontuan harturik, Agustin Hiponakoa arrazoia zuela esan genezake, zeren eta Jainkoaren jabe izaterakoan (fedea izaterakoan) jende optimistagoa da, eta aurrera egiteko indarra atera egiten du bere ereduan pentsatuz. Hala ere ez dut uste Jainkoarengan fedea izatea zoriontasuna ekartzen duenik, hobeto esanda Jainkoarengan fedea izatea ez hain zorigaiztokoa izaten lagundu ahal duela uste dut.

Agustin eta Platonen dualismoa jarraituz, Jainkoaren jabea izatea Ongiaren Ideia ezagutzea da, hau da, Egia ezagutzea. Gizakiok jakinahitsuak gara naturaz, eta Egia ezagutzea dugu helburu. Kontzeptu hori ezagutuz zoriontsuagoak izango garela uste dugu. Baina batzuetan zoriontsu egingo gaituzten uste dugun gauzak ez gaituzte hain zoriontsu egiten. Horregatik Jainkoaren jabe izatea garrantzitsua ez dela esan daiteke.

Nerea Borrajo 2.D dijo...

Zer da zoriontasuna?
Zoriontasuna hitzak,bakoitzarentzat esanahia desberdina du baina argi dago,denok zoriontsuak izatea nahi dugula, helmuga berberak ditugula.
Nire ustez,zoriontsua izateko,familia, lagunak.. izatea da, hau da, momentu onak izatea eta horrez gain,helburuak lortzea ere.
Esan dezakegu,honetaz aparte, gauza materialak momentuan zoriontsu egiten gaituztela baita ere, baina azkenean ahazten ditugu.
Benetako zoriontasuna,beraz,familiarekin, lagunekin.. egotean datza, hau da, maitatzen gaituztenekin.

Unknown dijo...

Maria Martinez. 2D.

Gizaki guztion helburua zoriontasuna lortzea da, bizitzan zoriontasuna ezinbestekoa delako norberak ondo sentitzeko.
Nire ustez, zoriontasuna lortzeko gustoko ditugun gauzak egin behar ditugu eta maitatzen ditugun pertsonekin egon behar dugu. Gauza materialei esker, zoriontasuna lor dezakegu ere bai, baina hori momentu batean amaituko da ez delako benetako zoriontasuna. Benetako zoriontasuna bizitzak eskaintzen dizkigun momentuak aprobetxatzean eta norberak bere buruarekin konforme egotean datza. Gizaki bakoitzak bere helburuak ditu zoriontsu izateko.
Hala ere, gizakiok, helburu bat bete ondoren beste bat bilatzen dugu berdina egiteko horrela garelako. Horrek egiten du bizitza interesgarria.

Ibon Abrisqueta 2.C dijo...

Gizaki guztien helburua zoriontasuna lortzea da baina zoriontasuna ez da berdina guztiontzat, batzuentzat zoriontasuna gauza bat da eta beste batzuentzat beste gauza bat.
Nire ustez, zoriontasuna bizitzaren momentu onetaz gozatzea eta momentu txarretan ez pentsatzea da.

aitzi dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
aitzi dijo...

Gure bizitzan zehar denok izango dugu helburuz zoriontsuak izatea. Baina nola lortu dezakegu hori? zer da zoriontasuna errealitatean? dirua edukiz zoriontsuak izango gara? edo gauza materialak edukiz ? familia bat edukiz baina dirurik ez,hori zoriontasuna emango digu? nire ustez ez.
NOzki zoriontsu izateko dirua edukitzea txarto ez legoke baina zertarako dirua familia bat ez badugu eta familia bat baina dirurik,hori ere ez ez digu zoriontasuna emango.
Nire ustez zoriontasun osoa lortzea ezineskoa da,zeren eta daukagunarekin inoiz ez gara konformatzen,beti zerbait gehiago nahiko dugu. Orduan zer egin behar dugu?bideoan ikusi dugun moduan azkenean konklusion bat atera dezakegu,bizitza ahal dugun modu hoberean bizitzea da.
Aitziber Cengotitabengoa 2.D

Iria Perez 2.D dijo...

Nire iritzis,zoriontasuna ez da helburu bat, ez da hel daitekeen gauza bat, bizitza pasatu ahala bizitzen den sentimentu bat baizik.

Zoriontasuna, zure buruarekin eta inguratzen zaituen munduarekin ondo sentitzean lortzen dugun zerbait da eta ondorioz daukazun guztiagatik eskertuta sentitzen zara.

Hau lortzen dugunean, zoriontzu garela esan dezakegu.

Janire Castilla 2ºD dijo...

Zoriontsuak izatea da pertsona guztien helburu nagusia bizitzan zehar.
Zoriontsua izateko gauza materialak izatea ez da ezinezkoa. Sentimenduak behar ditugu eta esperientziaz jokatu behar dugu.
Gehienen ustez gustatzen zaigun gauza bat oparitzen badigute zoriontsuak gara baina ez da horrela.
Zoriontsuak izateko hainbat gauza behar ditugu: gauza materialak, sentimenduak...

alazne perez dijo...

Zoriontasunari dagokionez pertsona guztiok iritzi desberdinak ditugu honi buruz,hau da,bakoitzak daki nola lortu dezake bere bizitzan zoriontzu izatea,eta batzuk Agustin bezala,kristauak,hobeto ezanda esaten dutenez bakarrik Jainkoaren ezagutzarekin zoriontzu izatea lortu dezakegu.
Nire ustez,zoriontazun hori lortu ahal izateko gure asmoak eta ametsak betetzen direnean orduan bai zoriontazun absolutua lortu izango dugu eta Jainkorik gabe.

Andrea Rakib 2.D dijo...

Gizaki guztiok zoriontasuna lortu nahi dugu.Nire ustez pertsonaren arabera lortu dezakeen gauza da,hau da,pertsona batek ezezkoa bada askoz zailagoa egingo zaio zoriontasuna lortzea.Zoriontasuna bakarrik bizitzaz gozatzea eta gauzak zuzenak egitean datza.

Eneko A. Romero 2.D dijo...

Zoriontasuna, gizaki guztien helburua, baina askok ez dute inoiz lortzen, zergatik? Baina, zer da zoriontasuna?
Nire ustez, zoriontasuean, bizitzarekiko jarrera oso garrantzitua da. Ezkorra bazara, ez zara zoriontsua izango zure egoera hoberena den arren. Horregatik esan dezakegu, zoriontasuna ez dela helburu bat izan behar, zeren eta zoriontasunaren atzetik bazabiltza, azkenean, zoriontsu egiten zaituen gauzak ahaztuko dituzu, eta gauza gehiago beharko dituzu zoriontsua izateko.
Zoriontasuna geure buruan dago, ez gure inguruan.

Gilen Bueno 2.C dijo...

Guztiok zoriontasuna lortzeko helburua badugu ere, egia da bide ezberdinak bilatzen ditugula.
Ez dago bide bakarra, bakoitzak bere erara bizitzen du zoriontasun hori.
Horrez aparte oso garrantzitsua da munduaren alderdi ona bilatzea, ezkorra izateak ez duelako modu iraunkor batean inolako zoriontasuna eragiten.

Argiñe Redondo 2.D dijo...

Zoriontasuna beharrezkoa da bizimodu orekatu bat eukitzeko. Nire iritziz, zoriontsu izateko ez dira beharrezkoak ekintza onak egitea, egiten duzunarekin konforme egotea baizik, adb, norbaitekin haserre bagaude eta gaiztakeriak egiten badizkiogu, gaiztakeriak izan harren zoriontsuak izaten jarraituko dugu gure ekintzekin ados gaudelako.

(...) Zoriontasuna aurkitzeko beharrezkoa da gure ingurumenarekin konforme egotea,senideekin,lagunekin,ikasketekin etb

Lara Temiño 2.D dijo...

Zoriontasuna jendean aurki daiteke; maite eta behar den jendea alboan edukita, bakoitzari bermatuz nahi dena lortzera dijoanean. Bakoitzak amets bat du, helmuga bat, baina zoriontasuna ez da beti amets hori lortzea, baizik eta horren bila joatea, bide hori egiteak zoriontasuna dakar, noski, bidea hori bakarrik egitea ez da zonriontasuna lortzeko modua, lagunekin egin behar da, hitzekin eta akzioekin lagundu ahal dutenekin.

Ane Gauna 2D dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Ane Gauna 2D dijo...

Nire ustez, Zoriontsu izateko gure bizitzarekin gustura egon behar gara.Bizitzako alde txarrak gainditu eta alde positiboekin geratzean.Horretarako helburuak izan behar ditugu, horrela gustura sentituko gara gure buruarekin eta Zoriontsuak izaa lortuko dugu

Anónimo dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
Anónimo dijo...


IZEI G. UNDA

ZER DA ZORIONTASUNA ?

Danok galdetu diogu noizbait geure buruari zoriontasuna zehazki zer ote den eta zer egin behar den sentzazio edo egoera hori lortzeko, beti esan baitigute bizitzan dagoen gauzarik garrantzitsuena dela zoriona.
Niretzat zoriontasuna definitzea oso gatza da, norberak dituen sentzasio oso onen esperientziak direlako, eta bakoitzak zoriontasuna era batera edo bestera definituko lukeelako.
Niri nagusiek txikitatik esan didate bizitzan dagoen gauzarik garrantzitsuena dela zoriontasuna, beste batzuk, berriz, zoriontasuna gainbaloratuta dagoela, eta horrek asko nahastatzen ninduen. Baina, azkenean ulertzen saiatu naiz eta bi pentsamenduak zuzenak direla esango nuke.
Alde batetik, bizitzan dagoen gauzarik garrantzitsuena zoriontsua izatea dela uste dut. Zoriona sentzitzen dudan momentuak neure momentu gogokoenak dira eta. Eta sentsazio horiek sentitzea baino ez dago gauza hoberik munduan.
Baina, bestaldetik, zoriontasuna gainbaloratuta dagoela ere uste dut, pertsona askok bizitza guztia pasatzen dutelako suposatutako zoriontasun hori bilatzen eta aurrerantzerako planak egiten, oraina bizi barik. Ere bai esan behar dut ezin garela beti barrez eta zoriontsu egon, pertsonok triste, hasarre, bildurturik edo naskturik egotea, ere, oso inportantea delako. Gizakiok bizitza zoriontsu bat izateko emozio guztiak izan behar ditugula uste dut, bizitza zoriontsu baten barruan tristura edo hasarrea ere sartzen baitira neure iritziz.